Herenegun joan ginen Irunberriko arroilera, paseo bat aparkalekutik "Deabruaren zubia" delakoa ikusi arte (kartelean ikusi genuen izena).
Gero kotxea hartu eta Irati ibaiaren beste aldean dauden herrixka erromatarraren aztarnak ikustera joan ginen. Bertatik pare-parean ikusten da arroila eta baita puskaturiko zubia ere. Bisita gomendagarriak! 👌
⁂


