@txopi @jeffowski

Diotenez, egin dituzten ikerketengatik, jendeak emakumeen ahotsa atseginagoa, ulergarriagoa eta lagungarriagoa dela uste dute. Nork daki.

Moskuko metroan adibidez erdigunera hurbiltzen bazara gizonaren ahotsa entzuten da, baina kanpoaldera joaten bazara emakumearen ahotsa. Errusiako lagun batek esan zidan zentroa lana delako (gizona lana) eta kanpoaldea etxea delako (emakumea etxea).

@itzikigai_ @jeffowski nik matxismoaren trazuak ikusten ditut. Harreragileak, erizainak eta idazkariak emakumeak. Atseginak dira, bai, baita esanekoak eta otzanak. Zu zara agintzen duena eta beraiek lagundu egiten zaituzte, zure aginduak eta galderak pazientziarekin erantzuten dituzte.

Gizonak berriz ez daude zu laguntzeko. Arduradunak dira, medikuak, zuzendariak, agindu emaileak.

Horregatik Mycroft-en ahotsarekin egin dutena interesgarria da:
https://mycroft.eus/

Mycroft.eus | Euskarazko bozgorailu adimenduna

@txopi @jeffowski Iaz irakurri nuen ahots neutroak eta generorik gabekoak prestatzen ari zirela. Erabiltzaileak hainbat ahotsen artean nahi duena aukeratzea beste proposamena zan, baina ez dakit nola dagoen hori guztia. Ez ditut inoiz erabiltzen Siri, Alexia, etab.