Eusko Jaurlaritzak hitzarmena egin du UPV/EHUko Hitz zentroarekin hizkuntza teknologian ikertzeko eta ingurune digitalean euskararen presentzia areagotzeko.

https://www.ehu.eus/eu/-/hitz-zentroa-eusko-jaurlaritza-laguntza

Eusko Jaurlaritzak 1,68 milioi euro bideratuko ditu UPV/EHUko HiTZ ZENTROra hizkuntza teknologian ikertzeko eta ingurune digitalean euskararen presentzia areagotzeko

UPV/EHU
Informatika fakultatean Bingen Zupiriak, Eva Ferreirak eta Eneko Agirrek aurkeztu zuten hitzarmena, #Ikergaitu proiektua eta #clariaheus sarea 1,68 milioi eurorekin laguntzen dituena.
#IKERGAITU proiektuaren helburuak hauek dira: euskararen gaitasun maila era automatikoan antzematea; ahots pertsonalizatuen teknologia desgaitasuna duten pertsonengana iritsaraztea; ahots espontaneoaren transkripzioa edota euskara elkarrizketa-sistema ahaltsuenen parera iristea.
Horretarako, ikerlari trebatuez, superkonputazioaz, testu eta ahotsezko datu-masa handiez, algoritmo berri eta sare-neuronaletan egindako ikerkuntzaz baliatuko gara.
Hitzarmenak #clariaheus sarea ere babesten du, Hitz zentroak koordinatzen duena, eta Europako CLARIN eta DARIAH azpiegitura zientifikoetan erkatuta dagoena.

#clariaheus 137 ikertzailek eta euskara ikertzen ari diren 11 ikerketa-talde edo erakundek babesten dute.

Sare honen helburua da Humanitate, Arte eta Zientzia Sozialetan ikerketa sustatzea eta datu eta tresna digitalen erabilera elkarrekin partekatzea.