Eskerrik entzuten dudan bakoitzean Asko sentitzen det.
https://www.berria.eus/paperekoa/1892/014/002/2023-09-05/eskerrak-eskerrik-asko-eskerrik.htm
Eskerrik entzuten dudan bakoitzean Asko sentitzen det.
https://www.berria.eus/paperekoa/1892/014/002/2023-09-05/eskerrak-eskerrik-asko-eskerrik.htm
@RiverRock Ezi zan hain gogorrak, mese!
Ez da zaharren gustukoa? Orduan gazte hizkeran "eskerrik" esatea tokatzen da!!
Gaztelaniaz "porfa" esaten da, euskaraz "mese", "eskerrik"... zergatik ez? 🤔
@izarobasurko @RiverRock "porfa" okerrago da, preposizio bat eta beste hitz baten puska! Bekatua!
Besterik gabe, egia esan nik ez dut erabiltzen "eskerrik".
@izarobasurko @RiverRock eskerrik niri sinpatikoa iruditzen zait ba (serio, ez naiz troleatzen edo ari). Ahozkorako ez dut gaizki ikusten. Ez beti, noski, egoera informal batean, ti-ta "eskerrik" esan eta aurrera.
Wasapez gaizki idazteari egiten zaion kritika bezala iruditzen zait hau ez onartzea.
Eskerrik esatea mertzi esatea (edo idaztea) bezala da: erdi gaizki dago eta badakit (badakigu zuk eta nik), eta horrexegatik esan dizut hori testuinguru honetan".
@mikelgs @izarobasurko @RiverRock
Baina ba ote dakigu (erdi) gaizki dela?
Nik sarri entzuten ditut "mila esker handi bat" edo "mila esker anitz" modukoak. Ez dute zentzurik, erdaratik sartu dira kalko gisa eta orain jendeek naturalki botatzen dute. "Eskerrik" talde horretakoa dela erranen nuke.
Kalkoak egoskorrak dira, behin hartu, gero ezin askatu...
@RiverRock @bihar @izarobasurko @joxe @kilkerra @mikelgs barka tartean sartzea. Esatera nentorren ondo dagoela berez alde samar gauden gauzen aurka egotea. Nik adibidez ezin dut "sukaldatu" aditzarekin, eta aitortzen dut ezin dudala. Ez diot inori erabiltzeko aukera kenduko, baina nik neuk ez dut uste inoiz erabiliko dudanik.
Interesgarria iruditzen zait oso aldaketen aurrean batzuetan aldekontra egotearen figura esploratzearena.
Barka pajeoa XD