Orain dela gutxi, “Paper” edo “Artikulu akademiko” delakoei buruz hausnartzen egon naiz, eta zuekin elkarbanatu nahi nituzke bai egindako gogoetak bai sortzen zaizkidan zalantzak. Gure ikerketa kasuan, “Paper” hauek aktibista garen zein EHUko irakasleen lanaren fruitua dira, diruz ordaindu ezin diren ordu eta boluntariotza lanak eta soldata publikoa duten ikerlarien lana izaki. Behin lana egin eta gero, nazioarteko argitaletxe bati bidaltzen diogu, bere aldizkarian argitaratzeko. JCR edo inpaktu gero eta handiagoko aldizkarian orduan eta zailago argitaratzea, eta orduan eta puntu gehiago lortzen omen dira.
Zientziaren nazioarteko argitalpen-sistema konplexua izateaz gain, negozio biribila ere bada argitaletxe askorentzat. Ospe handiko aldizkarien harpidetza-prezioak neurriz kanpokoak dira, eta aldizkari predatzaileak aurkitu ditzakegu nonahi, argitaratzeko premia duten biktimen zain. Nola bihurtu dira aldizkari zientifikoak horrelako negozio pare