Nazioarteko Astronomia Batasunak izar baten eta planeta baten euskarazko izendapena onartu du.

Virgo konstelazioan kokatuta, Lurratik 26 argi-urtetara, #Gliese486 izarra eta #Gliese486b planeta 'Gar' eta 'Su' deituko dira.

#Espazioa

@Txifliti Lurra-tik esan edo idatzi behar da?? Ez nuen inoiz pentsatu! @UZEI
@mikelgs @Txifliti Barkatu lehenago ez erantzun izana.
Euskaltzaindiak Euskara Batuaren Eskuliburuan argitzen duenez, Lurretik da forma egokia (ez *Lurratik).
Hemen duzu azalpen osoa: https://labur.eus/Lurretik
eguzki/Eguzki - Euskara Batuaren Eskuliburua

Euskaltzaindia. Real Academia de la Lengua Vasca. Académie de la langue basque. Academy of the basque language

@UZEI @Txifliti eskerrik asko!!! (Eta presarik ez!!)
@UZEI @mikelgs Beraz, espaziontzi bat Lurra planetara bueltatzean, Lurrera bueltatu dela idatzi beharko nuke? Egia esan, arazo ugari dauzkat Euskaraz idatzi nahi dudanean gai honetan. Mila esker.
@Txifliti Bai, @UZEI k esan duenaren arabera "Lurrera". Asko laguntzen dute euskara zalantzekin 🥰👌