Gaualdi ederra izateko traza guztiak zituen, eta halaxe izan zen 🤯

Lumirekin hasi zen eta hori oso goian hastea da. Segurako Ganbaran norbait dabiletik zuzenean ikusi gabe nituen eta izugarri gozatu nuen berriz. Lan berria zoragarria da eta primeran taularatzen dute, motz egin zitzaidan, oso.

Orbel igo zen bigarren eta Lumik hasitako bidaiari jarraipen ezinhobea eman zioten. Ze gaitasuna klimak sortzeko, ikuslea kantuetan sartzeko... Argi-joko eder baten laguntzaz oso hurrun eraman gintuzten, a zer bidaia...

Eta amaitzeko, Willis Drummond eta #HalaEre. Izugarri gustatu zait diskoa, baina hala ere, zur eta lur utzi ninduen zuzenean hartzen duen indarrak. Makina bat autoren abiadan pasa zitzaidan. Bira luze bat egiteko aukera izatea espero dut, asko gozatu behar dugu lan honetaz.

Eta nola ez, ATABAL, a zer lekua 🥰 Oraintxe, nire areto kutruna kontzertu bat ikusteko. Zorionak eta mila esker!

@theindezents pendiente daukat L' ATABAL agenda ikusi beharko ea 2023 -an aitzakiarik aurkitzen duten 😉
@bertol Ez da zaila Atabaleko egitarauarekin aitzakiak bilatzea 😉