@javierb Baina, hain zuzen ere, puntuak galtzea komeni zaizu!! Zenbat eta partida gehiago jokatu (eta galdu), zure puntuazio horrek zure benetako maila adieraziko du, eta sistemak zeure mailako jokalariekin parekatuko zaitu. Zu baino askoz ere hobeak direnekin jokatzea etsigarria baita, eta askoz ere txarragoak direnekin berriz, aspergarria! Defektuz 1500 punturekin hasten zara, baina hori ez da erreala. Nik adibidez, orain 900 bat puntu ditut (=partida asko galdu ditut).