Esanahi berdiña du "zelako" ta "nolako"k? Zelako oso errex erabili dezaket adjektibo zentzuakin (esperantozko "kia") baño Nolako ez hain errex.

Pentsatzet nik arrazoia dala ne buruak ikusteula erroak ez diala berdiñak bi kasutan:

Zelan ta Zelako donez, Zela ez da erroa ta bukaera bakoitzak adberbio edo adjektibo funtzioa emate dio.
Aldiz Nola ta Nolako kasuan, Nola da erro adberbiala, beraz zentzu adberbiala daka ya erro horrek ta zaila da morfologikoki moldatzea.

@porru
Nik uste erroa ZER eta NOR formetan bilatu behar dela:
NOR+la+ko=nolako
ZER+la+ko=zelako
Niretzat berdinak dira biak.

ZELAN forma bereziagoa da, NOLAN ez baita erabiltzen (nik dakidala). Badasusmat ZELAN forma ZELAKOri -ko atzizkia kentzean sortua dela, eta zerbait falta zelakoan -n erantsi zaiola (ZELA huts-hutsean ez baita erabiltzen).

Nire ustea da jatorrizkoak NOR errotik sortuak direla, eta besteak imitazioz-edo eraikiak. Baina #auskalo