Editatzeaz pixkat deskantsatu bitartian, entzumen-fenomeno bat azalduko dizuet, #psikoakustika kontu bat.
Zergatik dia hain nekagarriak teleberrietako sarrerak?
Editatzeaz pixkat deskantsatu bitartian, entzumen-fenomeno bat azalduko dizuet, #psikoakustika kontu bat.
Zergatik dia hain nekagarriak teleberrietako sarrerak?
Editatzen ari naizen bideoan azaltzen deten bezela, bolumena eta denboraren arteko harremana, hau da, #dinamika, oso konstantea danean (tonuz aldatzen ez duten ahotsak, musika oso konstanteak, bolumen aldaketarik gabekoak eta abar), esaten degu #TarteDinamiko txikia duela.
Alegia, bolumen altuenetik bajuenera, oso ezberdintasun txikia dagola.
Honek gizakiongan neke haundia (haundia benetan) eragiten du. Maiz ez gera konturatu ere egiten ez degulako pentsatzen soinuak nekatu dezakenik, baño bai, egin dezake eta egiten du.
Eta teleberrian hauxe gertatzen da: musika etengabeko bat, bolumen aldaketarik gabe, eta bost minutuan zehar.
Eromena
Baina hau ez da hemen gelditzen. Hau urte askoan zehar garatutako fenomeno akustiko-kultural bat da, "bolumen-gerratzat" ezagutzen dana.
Bolumen altuagoak gehiago erakartzen duenez, zer bururatu zitzaien musika ekoizle kapitalistei?
Tarte dinamikoaren truk, bolumena igotzea.
Emaitza? Hauxe
Eta gaur eguneko musika komertziala analizatuko bagenu, hau segituan ikusiko genuke.
Baño lasai, noizbait bideo batean azalduko dizuet 😉
Wikipediako estekak:
[Kat]
https://ca.wikipedia.org/wiki/Guerra_del_volum
[Fra]
https://fr.wikipedia.org/wiki/Guerre_du_volume
[Es]
https://es.wikipedia.org/wiki/Guerra_del_volumen
[Ing]
https://en.wikipedia.org/wiki/Loudness_war
Euskerazkorik ez dago