Italiako Legio faxisten oroimenez eraikitako monumentu lotsagarri honek, errepresaliatu antifaxisten etengabeko umiliazioa dakar.

Memoria Historikoaren Legea bustitako paperaren parekoa da.

Zorionez, hemendik ehun bat kilometrotara (Estepar herrian), Aranzadi eta CRMH Burgos erakundeen lanari esker, soldadu antifaxisten gorpuak identifikatu, hobi komunetatik atera eta senitartekoei eskura ematea lortu zen https://labur.eus/GH3Ag

Memoria, duintasuna eta borroka. Ez dugu etziko.

1504-ARANZADI-Coordinadora Memoria Histórica de Burgos-Exhumación en Estépar (Burgos)

60 new photos

@dabidnet Lotsagarria baina polita benetan. Horrelakoak birziklatzearen alde.

@txikillana ez dakit ba, agian adierazten duenaren eragina izango da, baina ez deritzot polita denik (eta gerturatuz gero nahiko deskojonatuta eta oso zikin dago).

1937an eraiki zen, Francok eskatuta, Sanandere eskuratzeko borrokan eraildako faxista italiarrak omentzeko asmoz. Noski, beste alderdiko presoen indarrarekin. Uste dut irakurri nuela, gorpuak (300 inguru) piramide horretatik atera eta Zaragozara eraman zirela. Baina ez dut aurkitzen 🤣

@dabidnet
Halaxe da, aspaldi hutsik dagoela piramidea.
@txikillana
@kakapo @txikillana eraildako jarri dudan lekuan hildako idatzi nahi nuen #yatusabe