G7aren kontrako taldeak antolatzen hasiak dira: auzoka, herrika, eskualdeka… geure bizitzak indarrez kontralatu nahi dituztenen kontra. Bizitzaren alde. Askoz indartsuagoa da geure burua tente mantentzeko dugun grina zuon errepresio makinaria baino #bizitzadahandiena

Ez zaituztegu deitu, ez zaituztegu behar, ez zaituztegu nahi.

#G7ez! Ez geurean, ez inon! https://hiruka.eus/uribe-kosta/1553765316206-inperialismoari-sua-g7-ez-hemen-ez-inon

Inperialismoari sua! G7 ez hemen ez inon!

Haserretu egiten gara arazoek gertutik harrapatzen gaituztenean, eta hortzak indarrez estutzen ditugu. Horixe da Uribe Kostako zenbait lagunok aurten sentitzen duguna, abuztuan Miarritzen G7a egingo da eta. Ondo dakigu G7 gailurra parafernalia hutsa dela; gutxi batzuen etekinak eta gehienon miseriak beren horretan jarrai dezaten dena aldez aurretik adostuta dakarte.