Orain dela 5 urte, vovinameko munduko txapelketan hartu nuen parte.

Amaieran gelditu nintzen, hutsune bat buruan, eta ezin izan nuen amaitu. Oraindik gogoratzen dut momentu hori gaur izango balitz bezala.

Fisikoki eta mentalki inoiz ez naiz egon hain prestatuta. Aukerak bizitzan behin baino ez daude.

#vovinam #worldchampionship #paris2013

@txusinho Ez nuen #vivinam delako artea ezagutzen!
Joe, #worldchampionship batera joateak bakarrik badu meritua!

@izaro estatu mailan oso gutxik praktikatzen dugu. Fisikoki ondo egon, asko entrenatu, eta arraroa da ez joatea. Normalean maisuen artean egiten dute selekzioa.

Dena den, 5 urte pasatu dira ja...

@txusinho Beno, hala ere tatamian sartu eta mundu mailako jendearekin lehiatzea ez da gauerdiko ahuntzaren eztula!!! ;)
Bejondeizula!
Nik Judo pixka bat, Hapkido pixka bat eta Jiu-Jitsua egin nuen eta estatu mailako txapelketan parte hartu. Zu ez bezala, ez negoen fisikoki primeran, eta... nabaritzen da! Ondo ibili!