Galderatxo bat: berez-berez, lanpostu eta karguak nola idatzi behar dira? Letra larriz? Xehez?

Diseinu Arduraduna?
diseinu arduraduna?

Txarto ulertu ez badut, bigarrenaren alde egiten du Euskaltzaindiak, baina ez dakit ondo nabilen...

#zalantzak #ortografia

Mendibueltatik itzuli eta herriko plaza bi tabernarik, 'basque event' enpresa txiki batek eta denda espezializatu batek antolatutako flamenko jaialdiak hartuta. Megafonian sevillanak a todo trapo, eta esatari bat erdara hutsean. Terrazetan jendea flamenko jantziekin.

#Euskaraldia ren asteburuan.

#zalantzak #kontraesanak #euskizofrenia

Aber, galdera bat euskara etxetik jaso duzuenontzat. Nola esaten diozue eguzkipean erre ondoren azala jausteari?

Nire barruko #euskaldunberri ultraortodoxoak 'pelar(se) -> zuritu' dio, baina zerbaitek diost hori ez dela oso egokia/naturala ๐Ÿค”๐Ÿค”๐Ÿค”

#euskarajatorra #zalantzak

@mikelgs Orduan orain Adimen Artifizialaren aldekoak gara edo...?
Jarrerak nahiko muturrekoak dira eta nik ez dakit zer pentsatu. Non jarri muga? Artea sortzeko AA gaiztoa da baina lan astuna egiteko (transkribapenak, irudien deskribapena ikusmen murritza dutenentzat...) onargarria?
Euskara toki gehiagotan egon dadin AA baliatzea aproposa da? Lan horiek egiten dituzten lanpostuak kontuan hartu behar ditugu?
Itzultzaile batzuek Transifex erabiltzeari utzi diote, AA gaitu duelako eta itzultzaile amateur hauek ez dute AA elikatu nahi. Nik zer egin beharko nuke? #zalantzak
@anarkohippie Mhh...๐Ÿค” nik ere beti ditut zalantzak, baina ea lagundu zaitzakedan:
Nik uste berandu, norbaitekin geratu zarenean erabiltzen dela "berandu iritsi naiz" adibidez. Geroagok ez du zentzu hori. Gerok nik uste etorkizunera garamatzala, "Gero egingo dut", baina beranduk berriz iragan edo orainaldira. Berandu egin dut/Berandu egin nuen.

Nik "Try again later" "Saia zaitez geroago" edo "saia zaitez hemendik gutxira" bezala itzuliko nuke, baina agian @librezale -ko norbaitek lagun gaitzake... ni ere ez nago guztiz ziur eta....

#Euskara #Zalantzak #Librezale #Itzulpenak