Tristura birziklatzeko aukera
Tristura birziklatzeko aukera
Gabonetako istorio bat, neguko istorio bat. Begoñako Errepublikakoa eta Urbasakoa.
Ez dira "Betleem-go artzainak", "Beeegoñako artzainak" baizik. 🙂
Maximo, Amado eta Satur Aramendia anaiak Urbasako artzainak ziren eta Begoñaraino etortzen ziren ardiekin negua pasatzera. Horrela egin zuten 1954tik 1958ra bitarte, lehenengo urteetan oinez egin zituzten 100 kilometro horiek ardi guztiekin. Artxandako eta Txurdinagako zelaietan egoten ziren abendutik apirilera. Txurdinagako auzoa izango zena 1970ean urbanizatu aurretik, noski. Testua: Aramendiatarrak (Kristina, Elias, Nekane eta Ima Aramendia), Trini Lopez de Lubiria eta Kepa Sarasola (CC-BY-SA)Argazkiak: Nekane Aramendia eta Kepa Sarasola (CC-BY-SA)