#AHTren eraginak #Sakanaren azken zatian, Iturmendi eta Olazti artean.
Ezertarako balio ez duen azpiegitura, baina haran bat #suntsituko duena.
Ezin dugu onartu hainbeste suntsipena. Beharrezkoa da #mobilizazioa!!
https://sustraierakuntza.org/sakanako-ahtren-proiektuaren-planoak-eta-afekzioak-azken-zati-komunean-iturmenditik-olaztira/
Sakanako AHTren proiektuaren planoak eta afekzioak azken zati komunean (Iturmenditik Olaztira)

Duela gutxi jendaurrean jarritako Itza eta Sakanako AHTren proiektuaren dokumentaziotik ateratako planoak aztertzen dituen serieko azken artikulua da hau. Hemen ibilbidearen azken zatia erakusten dugu, Altsasu ingurukoa, alternatiba bakarra duena.

Sustrai Erakuntza Fundazioa
Baztango Erdiz parajearen aldeko #manifestaziora joateko deia egiten die Sustraik herritarrei.
MAGNA enpresak aire zabaleko meatze bat egin nahi du, babestutako leku bat eta larre garrantzitsuak #suntsituko dituena.
Lurrari lotutako abeltzaintza estentsiboa defendatuko dugu.
#Larunbat honetan, 17:00etan, Iruñeko Antoniutti parketik abiatuta.
Landa eremuaren defentsan, Erdiz Bizirik!!
https://sustraierakuntza.org/sustrai-erakuntzak-magnaren-aire-zabaleko-meategiaren-aurkako-manifestazioan-parte-hartzeko-deia-egin-du/
Sustrai Erakuntzak MAGNAren aire zabaleko meategiaren aurkako manifestazioan parte hartzeko deia egin du

Sustrai Erakuntza Fundazioak larunbat honetan, apirilaren 22an, arratsaldeko 17:00etan, Iruñeko Antoniutti Parketik Erdiz Bizirik-ek ”Landa eremuaren defentsan, Erdiz Bizirik” lelopean deitutako manifestazioan parte hartzeko deia egiten du.

Sustrai Erakuntza Fundazioa