Benetan, uste duzue zuek datorren igandeko #zegamaaizkorri maratoiak Parke Naturalean izango duen eragina ezdeusa izango denik? Aizkorri mendian dagoeneko #ugatza dugu hegan, #saizuria, #saiarrea, beste hegaztien artean. Norberak ezin PN-n bere drona hegan jarri eta igandean ozen garrasi diren milaka lagunekin batera, zeruan ibiliko da helikopteroa. Aloñamendin eta Udalatxen berriki ibilbideak aldatu ziren hegaztien babesean.

Non dago Naturaren aldeko araudia?

@jtorner @Biozale1 @Eguzki_Eko

Buetraitzeko igoera bertikaleko ibilbidea aldatuko dute Oñatin, aurreikusita zegoen ibilbidearen inguruan babestu beharreko hegazti espezieko bikote batek #habia egin duelako.

Egoki da milaka lagun ikusle moduan biltzen dituzten lehiaketa probak Parke Naturaletan egitea?

Orain dela bizpahiru urte agintariek #parapente jarduera mugatu zuten inguru berean, bertan #ugatza (ale bat hegan aritzen da bertan), #saizuria (bi bikote iaz) eta #saiarrea hegan izaten direlako.

https://goiena.eus/oinati/1744013514136-buetraitzeko-igoera-bertikaleko-ibilbidea-aldatu-egingo-dute

Buetraitzeko igoera bertikaleko ibilbidea aldatu egingo dute - Oñati - Goiena.eus

Gipuzkoako Foru Aldundiak Aloñako Igoerako antolakuntzari ohartarazi dio babestuko hegazti espezie batek habia egin duela Arantzazuko ingurunean. Lasterketa bertatik igarotzeak arriskuan jarriko luke hegaztia, eta, beraz, Buetraitzeko igoera bertikala prestatuta zeukaten formatuan ospatzea "ezinezkoa" izango dela jakinarazi dute antolakuntzatik. Dena den, beste ibilbide bat prestatzen dabiltzala aurreratu dute.

Goiena.eus