Otso basatia lehen aldiz ikusi nueneko argazkia.
Jabe nintzen, espezie hau ikusteko aukera ez zela erraza izango. Baina dagokion lekuan ibiliaz, aukerak eduki leizke eta argazkiko otso hau bidean gurutzatu zitzaigun. Nahiz eta argirik ia ez izan, bota nizkion argazki guztietatik bi ondo atera ziren. Atzera begira eta buztanaren posizioak beste taldekide batekin ote zebilen galdera utzi zigun argitu gabe.
#otsoa #lobo #loboiberico #wolf #canislupussignatus #montañapalentina #basafauna
Gauza bitxi bat:
#Zaraitzu-ko armarriak otsoa dakar, ahoan bildotsa duena.
Zaraitzuarrek kaparetasun unibertsala aitortua dutenez, denek dute armarria etxean paratzeko eskubidea. Horregatik daude armarriak ibarreko hainbeste etxetan.
Armarri horietan otsoa eskuinera begira dago beti, baina bada salbuespen bat: #Itzaltzu-ko #Menaut etxekoa.
#Otsoa beste aldera begira duen armarri bakarra da, ibar osoan.
Elkarrizketa eder baten ostean, opari ederra. Eskerrik asko Endika Lahaine.
@HamaikaTb @EneBegirada #Otsoa #Lobo @Taupaka_Elkartea #121Krew