Zergatik hain garbi? Hegoaizea?Zehaztasun metereologikoak: egunez eta gauez azaroaren 16an 850 mb. zeuden, hegoaizea zebilen eta haize-ufadak izan ziren egunean zehar. Zerua behatu nuen orduan 14-15 gradu inguru egongo zirela kalkulatzen dut. Egunean zehar 20 gradura iritsi zen hainbat puntutan. Bezperan fronte okluitu bat pasa zen Euskal Herritik eta prezipitazioa utzi zuen Araba, Nafarroa eta Nafarroa Beherean, baita kostaldean ere, baina askoz euri kantitate txikiagoa izan zen.#ortzi
Gutxitan ikusi dut gaueko zerua atzokoa bezain garbi. Harrituta gelditu nintzen izarren araztasun eta distirarekin, leiho barrutik antzeman nuen Betelgeuse. Orion zoragarria, ez sinistekoa. Begiratu beharko ditut atzoko eguraldiaren datu zehatzak. #astronomia #ortzi