#PantingHondartzan
Bero egiten duenean, gizakiok #izerdi egiten dugu gorputzaren tenperatura erregulatzeko (#termoerregulazioa).

Gorputza ilez/lumaz estalita duten animalien kasuan, ostera, izerdia ez da aukera egokiena eta #Panting mekanismoa darabilte askok: ahoa ireki, mihia atera eta arnasa bixkor-bixkor hartu (gorputzeko hezetasuna lurrunduz T° jaisten da).

Zakurren kasua ezagutuko dugu gehienok, baina antzera egiten dute txoriek.
Kaio hankahoriak ere halaxe dabiltza gaur.