PLAZABIZI proiektuaren baitan martxan jarri dugun Basoan Jolasean egitasmoa badoa gorputza hartzen.

Dagoeneko zazpi ostegun arratsalde daramatzagu Santa Barbarako baso, haitz zein magalak sakonago behatu, ikertu eta ezagutzen.

Argazkietan ikusiko duzuen bezala, mota guztietako ekintzak egin ditugu eguzki, euri, haize zein gauaren iluntasuna bidelagun izanik.

Naturan hezi eta hazteak duen garrantzian azpimarra jartzera datorren proiektua da.

#heziketaberdea

[PODKASTA]#5 ▶️🎙️🎧
Bideopodkast berri honetara, Txatxilipurdiko kide diren Jone Ojea eta Iñaki Telleria gonbidatu ditugu. Elkarteko lan ildoetako bat den Heziketa berdearen inguruan hitz egin dugu beraiekin.
📻Ikusi bideopodkast osoa👇
https://youtu.be/byF5pEXkv1Y

Bideopodkast hau @goiena podkast txokoan grabatu dugu.

#heziketaberdea #berdeanhezi #naturanjolasean #txatxilipurdi #podkasta