Itxartu Dantza Taldea: "Gure osasuna, dantza talde moduan, ez dago arriskuan"

Itxartu euskal dantza taldearen historia ez da urte kopuru baten kontakizuna bakarrik. 50 urte esatea erraza da; zailagoa, ordea, urte horien atzean …
https://hiruka.eus/getxo/1780398789391-itxartu-dantza-taldea-gure-osasuna-dantza-talde-moduan-ez-dago-arriskuan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#getxo #kultura #uribekosta

Itxartu Dantza Taldea: "Gure osasuna, dantza talde moduan, ez dago arriskuan" - Getxo - Hiruka.eus

Itxartu euskal dantza taldearen historia ez da urte kopuru baten kontakizuna bakarrik. 50 urte esatea erraza da; zailagoa, ordea, urte horien atzean pilatu den guztia neurtzea: entseguak, plazak, bidaiak, jantziak, musika, ikerketa, belaunaldiak, eta, batez ere, herri baten kulturarekiko konpromisoa.

Hiruka.eus

Palestinaren aldeko bi hitzordu izango dira Getxon aste honetan

Palestinarekiko elkartasuna adierazteko bi hitzordu antolatu dituzte Getxon aste honetan. Lehenengoa ekainaren 4an, eguena, izango da Algortako AzeBa…
https://hiruka.eus/getxo/1780389574546-palestinaren-aldeko-bi-hitzordu-izango-dira-getxon-aste-honetan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#getxo #jendartea #uribekosta

Palestinaren aldeko bi hitzordu izango dira Getxon aste honetan

Palestinarekiko elkartasuna adierazteko bi hitzordu antolatu dituzte Getxon aste honetan. Lehenengoa ekainaren 4an, eguena, izango da Algortako AzeBarri Kultur Elkartean; bigarrena, berriz, ekainaren 7an, domeka, Xake plazan, Gernika Palestina Herri Ekimenak deituta.

Hiruka.eus

Aixerrotako paelletako lehiaketaren esparrua murriztu du Getxoko Udalak

Uztailaren 25ean, pinudiaz gain, Nazioarteko Paella Lehiaketaren kanpo dagoen beste eremu bat balizatuko dute aurten. Sarbidearen ezkerraldean, espar…
https://hiruka.eus/getxo/1780388847164-aixerrotako-paelletako-lehiaketaren-esparrua-murriztu-du-getxoko-udalak?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#getxo #jaiak #uribekosta

Aixerrotako paelletako lehiaketaren esparrua murriztu du Getxoko Udalak - Getxo - Hiruka.eus

Uztailaren 25ean, pinudiaz gain, Nazioarteko Paella Lehiaketaren kanpo dagoen beste eremu bat balizatuko dute aurten. Sarbidearen ezkerraldean, esparru ofizialaren eta itsaslabarraren ondoko pasealekuaren ondo tartea da itxiko dutena, hain zuzen ere. Udalak azaldu duenez, ingurumen-arriskuak minimizatzeko hartu dute erabakia, Hiri Antolamenduko Plan Orokor (HAPO) berriak gune hori Ingurumen Hobekuntzako gune gisa babesten duelako.  

Hiruka.eus

Getxoko gazteek alokairurako laguntzak eskatu ahal izango dituzte ekainaren 1etik 30era

Getxoko Udalak etxebizitza alokatzeko eta gazteen emantzipazioa bultzatzeko laguntzak eskatzeko epea zabalduko du ekainaren 1ean. Eskaerak ekainaren …
https://hiruka.eus/getxo/1780310357326-getxoko-gazteek-alokairurako-laguntzak-eskatu-ahal-izango-dituzte-ekainaren-1etik-30era?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#getxo #jendartea #uribekosta

Getxoko gazteek alokairurako laguntzak eskatu ahal izango dituzte ekainaren 1etik 30era

Getxoko Udalak etxebizitza alokatzeko eta gazteen emantzipazioa bultzatzeko laguntzak eskatzeko epea zabalduko du ekainaren 1ean. Eskaerak ekainaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira, online zein aurrez aurre, eta deialdia 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago.

Hiruka.eus

60 urtetik gorakoentzako kirol topaketa egingo da Faduran

Getxo Kirolakek Getxoko II. Kirol Topaketa +60 antolatu du ekainaren 19rako, barikua, Faduran. Jardunaldia 60 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago…
https://hiruka.eus/getxo/1780308226656-60-urtetik-gorakoentzako-kirol-topaketa-egingo-da-faduran?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#getxo #jendartea #uribekosta

60 urtetik gorakoentzako kirol topaketa egingo da Faduran

Getxo Kirolakek Getxoko II. Kirol Topaketa +60 antolatu du ekainaren 19rako, barikua, Faduran. Jardunaldia 60 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago, eta helburua jarduera fisikoa osasunerako, zaintzarako eta sozializaziorako tresna gisa sustatzea da. Lehen edizioan 180 lagun baino gehiago batu ziren, eta aurten ere giro parte-hartzailea eta jai kutsua izango ditu hitzorduak. 

Hiruka.eus

Ah zelako finala izan den!!! 16 azpiko gazteak, dena ematen, supero gogor jokatzen eta super diziplinatuta.
#Uribealdea 10 - 7 #Getxo

Bizkaian #errugbi harrobi ederra dago

#Zorionak bi taldeontzat!!

Getxo Rugbyk DH Elite mailara igotzeko finalaurrekoa jokatuko du domekan Faduran, CAU Valenciaren aurka

Getxo Rugbyko senior taldeak aukera historikoa izango du domekan, maiatzaren 31n, DH Elite mailara igotzeko bidean aurrerapauso erabakigarria emateko…
https://hiruka.eus/getxo/1780069637579-getxo-rugbyk-dh-elite-mailara-igotzeko-finalaurrekoa-jokatuko-du-domekan-faduran-cau-valenciaren-aurka?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#getxo #kirolak #uribekosta

Getxo Rugbyk DH Elite mailara igotzeko finalaurrekoa jokatuko du domekan Faduran, CAU Valenciaren aurka

Getxo Rugbyko senior taldeak aukera historikoa izango du domekan, maiatzaren 31n, DH Elite mailara igotzeko bidean aurrerapauso erabakigarria emateko: CAU Valencia hartuko du Fadurako zelaian, 12:30ean hasiko den finalaurrekoan. Taldeak zaleei dei egin die harmailetara bertaratzeko, partidaren garrantzia eta aurkariaren maila kontuan hartuta.

Hiruka.eus

Ekainaren 1ean jarriko dute martxan TAO zerbitzua Ereagan eta Portu Zaharrean

Datorren astelehenean, ekainaren 1ean, TAO zerbitzua indarrean sartuko da Ereagako hondartzaren eta Portu Zaharraren inguruan (5. gunea), hondartza-d…
https://hiruka.eus/getxo/1780049356088-ekainaren-1ean-jarriko-dute-martxan-tao-zerbitzua-ereagan-eta-portu-zaharrean?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#getxo #jendartea #uribekosta

Ekainaren 1ean jarriko dute martxan TAO zerbitzua Ereagan eta Portu Zaharrean

Datorren astelehenean, ekainaren 1ean, TAO zerbitzua indarrean sartuko da Ereagako hondartzaren eta Portu Zaharraren inguruan (5. gunea), hondartza-denboraldiaren hasieragaz batera eta Aparkaldi Arautuko Zerbitzuaren Udal Ordenantzak zehazten duen moduan. Getxoko Udalak jakinarazi duenez, neurria irailaren 30era arte egongo da martxan, 10:00etatik 20:00etara, etenik barik, astelehenetik domekara eta jaiegunak barne.

Hiruka.eus

Goitibera Antzerki Konpainia: "Kaleko antzerkia aretokoa baino demokratikoagoa da"

Goitibera Antzerki Konpainia ez zen egun batetik bestera sortu. Ander Basalduak dioenez, 2014a erabiltzen dute erreferentzia gisa, «urte jakin bat ja…
https://hiruka.eus/getxo/1779798122893-goitibera-antzerki-konpainia-kaleko-antzerkia-aretokoa-baino-demokratikoagoa-da?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#getxo #kultura #uribekosta

Goitibera Antzerki Konpainia: "Kaleko antzerkia aretokoa baino demokratikoagoa da" - Getxo - Hiruka.eus

Goitibera Antzerki Konpainia ez zen egun batetik bestera sortu. Ander Basalduak dioenez, 2014a erabiltzen dute erreferentzia gisa, «urte jakin bat jartzeagatik», baina konpainiaren hazia lehenagotik zetorren. Basalduak eta Saioa Iribarrenek Bartzelonan ikasi zuten, Lecoqen pedagogiari lotutako eskola batean, eta han hasi ziren antzerkia beste leku batetik ulertzen: testutik baino gehiago, gorputzetik eta mugimendutik.

Hiruka.eus

Getxoko Udalak 500.000 eurotik gora handituko ditu proiektu sozial, ekonomiko eta kiroletarako dirulaguntzak

Getxoko Udalak udalerriko ongizatea eta garapena sustatzen dituzten elkarte, erakunde eta proiektuentzako dirulaguntzak indartzea onartu du. Zehazki,…
https://hiruka.eus/getxo/1780042029566-getxoko-udalak-500000-eurotik-gora-handituko-ditu-proiektu-sozial-ekonomiko-eta-kiroletarako-dirulaguntzak?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#getxo #jendartea #uribekosta

Getxoko Udalak 500.000 eurotik gora handituko ditu proiektu sozial, ekonomiko eta kiroletarako dirulaguntzak

Getxoko Udalak udalerriko ongizatea eta garapena sustatzen dituzten elkarte, erakunde eta proiektuentzako dirulaguntzak indartzea onartu du. Zehazki, 2026an 2 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu gizarte-kohesioagaz, sustapen ekonomikoagaz, kirolagaz eta kulturagaz lotutako proiektu zehatzetara. Horrek 500.000 eurotik gorako igoera ekarriko du 2025eko kopuruakaz alderatuta.

Hiruka.eus