📢Polizia bortizki oldartu da Bartzelonako Fira d’Economia Solidària Migrant i Diversaren kontra. Olatukoopetik gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu interkooperazio harremana dugun Coòpolis eta Migrazioaren eta Ekonomia Solidarioaren Zirkuluko kideei.

https://www.argia.eus/albistea/polizia-bartzelonako-ekonomia-solidario-migratzaile-eta-anitzaren-azokan-oldartu-da

✊🏼Atxikimendu kanpaina martxan da: EHko kooperatibak, eragile sozialak sinatzera eta zabaltzera gonbidatzen ditugu!

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdEnZC8PX_eSZrlaVJeztVHx5bKiuYTXeyiC42tlBvvp2O-Fg/viewform

#Elkartasuna #Errepresioa #Antiarrazismoa #KoopDenontzat #Olatukoop #Coopolis

Polizia Bartzelonako Ekonomia Solidario Migratzaile eta Anitzaren azokan oldartu da

Bartzelonako Coòpolis Ateneo Kooperatiboak bultzatzen duen Migrazioaren eta Ekonomia Solidarioaren Zirkuluak joan den urriaren 4an Katalunia Plazan antolatu zuen azokan sartu zen polizia.

Argia

Elkartasun jaialdia OLZINELLES ABSOLUCIÓ

(Kirolak) Arrigorriagako Gaztetxea, abendua 14(a), larunbata (20:00 CET)

https://www.lubakiagenda.net/event/elkartasun-jaialdia-olzinelles-absolucio

Elkartasun jaialdia OLZINELLES ABSOLUCIÓ

OLZINELLES ABSOLUCIÓ ELKARTASUN JAIALDIA ATE IREKIERA 20:00ETAN SARRERA: BORONDATEA TXOPET OSTRICH WEDDING LAS SEXPEARES MATXINADA DRAMA DARAMA ABENDUAK 14 | ARRIGOKO GAZTETXEA 2020ko Otsailean, “Escola Popular de Sants”-ek eta “Grup d’Habitatge”-k Bartzelonan inauterietako kalejira (rua) bat antolatu zuten. Bertan sortutako muntai polizialaren ondorioz, Kataluniako etxebizitzaren aldeko mugimenduko bi kide, horietako bat Hego Uribeko (Euskal Herria) kide eta militantea, hamabi urteko kartzela-zigorrari aurre egin beharrean daude. Kalejira Sants auzoko kaleetatik antolatu zen, non, honen helburua etxebizitzaren problematikaren erantzuleetako batzuk seinalatzea eta nabarmentzea zen. “Rua”ren amaiera Olzinelles kalean burutu zen; haien etxeetatik botatako hainbat familia bizitzeko liberatu berri zen bloke baten ateetan. Jai giro horretan zeudela, Mossos d'Esquadraren istiluen aurkako polizia unitatea agertu zen eta bertan zeuden familia, ume, zein Santseko kolektibo eta erakundeen kontra kargatzen hasi ziren oso modu oldarkorrean. Bertaratutako pertsonen aurkako karga bortitzaren ondoren, guztiak identifikatu zituzten. Gainera, herri eskolako haurrek inauterietako desfilerako egindako materiala guztiz apurtu zuten. Poliziaren esku-hartzearen ondorioz, 70 pertsona zigortu dituzte, hainbat auzipetu daude eta bi kideri 12 urteko kartzela zigorra ezarri nahi diete. Orain arte, epaiketarako hiru zitazio egon dira, berau, hiru aldiz atzeratuz. Ez da aipatu behar horrek bi inputatuentzat, haien senideentzat eta lagunentzat suposatzen duen karga ekonomiko zein emozionala. 2020an Olzinellas kalean izandako gertakaria eta auzipetuek aurre egin behar dioten zigorra nahikoa ez balitz bezala, klase nagusiak errepresio tresna guztiak erabiltzen ditu, Mossoetatik hasi, fiskal eta epaileetaraino, klase premisa batetik antolatzen diren kolektibo eta sindikatuak desmobilizatzen saiatzeko. Haien erasoen aurrean, inoiz baino antolatuago aurkituko gaituzte edozein errepresaliari elkartasunez erantzuteko. Horrela, 2025eko urtarrilaren 30ean Bartzelonako Auzitegi Probintzialean elkartuko gara epaituak izango diren kideei gure maitasun eta babes osoa eskaintzeko. Amaitzeko, abenduaren 14an Arrigorriagako Gaztetxean egingo den jai solidariora gonbidatu nahi zaituztegu. Jaialdiaren helburua auzipetuta dauden kideentzat laguntza ekonomikoa lortzea izango da, bertan batutako diru guztia horretara bideratuz. LA SOLIDARITAT DE CLASE LA NOSTRA MILLOR ARMA! OLZINELLES ABSOLUCIÓ!

Lubaki Agenda
Frantziako Poliziak David Pla atxilotu du, Espainiaratzeko

Hendaian atzeman dute euskal preso ohia, polizia etxera sinatzera joan denean. Auzitegi Nazionalak eskatu zuen euroagindua, '(h)Alboka auziarekin' lotuta.

Gazte bat atxilotu dute Burlatan U30eko greba orokorreko piketeetan parte hartzeagatik

Hala salatu dute twitter bidez Burlatako hainbat eragilek. Burlatako greba komiteak deituta asanblada informatiboa egingo dute arratsaldean.

Absolbitu egin dituzte Maravillas gaztetxearen harira epaitutako 22 gazteak

Epailearen esanetan, akusazioek ez dute frogatu gazte horiek eraikinean egon ohi zirenik. Nafarroako Gobernuak 56.000 euroko zigorra eskatu zuen, isun eta kalte-ordain gisara.