⏳ Atzera begira | Elurrak eta hotzak 'inguru paregabea' eski pista bilakatu zutenekoa

Batzuek nahi baino gutxiagotan gertatu arren, hiria noizean behin elurrak estalita gelditzen da. Ez du luze irauten, gehienetan; baina badira salbuespenak. Gogoratuenetakoa 1985eko urtarrileko elurtea da, hura baliatuta, eski iraupen proba egin baitzuten Kontxa pasealekuan.

🔗 https://irutxulo.hitza.eus/2026/01/23/elurrak-eta-hotzak-inguru-paregabea-eski-pista-bilakatu-zutenekoa/

#irutxulokohitza #donostia #atzerabegira #elurtea