#LibertadDeExpresión #DerechoALaInformación #KazetaritzaEzDaDelitua
Harro @argia ko kide izateagatik eta egiten duen kazetaritza independente eta kritikoaz.
Harro egindako elkarrizketaz eta hartu duen erabakiaz.
‼️ Guatemalako kazetari bati egindako elkarrizketa bat ezabatzeko eta 15.000 euro ordaintzeko eskatu digu Solway Investment Groupek, munduko nikel erauzle handienetakoak.
Hau da gure erantzuna: https://argia.eus/albistea/solway-utzi-argia-bakean-kazetaritza-ez-da-delitua
Gaur @argiako @larbelaitz lankideak Donostiako epaitegietan deklaratu behar izan du bi ertzainek egindako hizkuntz eskubideen urraketa batez informatzeagatik.
Bi ertzainek egindako hizkuntz eskubideen urraketa batez informatzeagatik, hedabide honetako Lander Arbelaitz kazetariaren aurkako salaketa jarri dute eta asteazken honetan auzi horrekin lotuta lehen aldiz joan behar izan du Arbelaitzek deklaratzera. “Informatzen jarraituko dugu, kazetaritza ez da delitua” idatzita zeukan pankartarekin elkarretaratzea egin dute ARGIAko lankideek Donostiako Egia auzoan dagoen epaitegiaren aurrean.