Larunbateko ekitaldiaren oihartzuna eta gainerakoak bildu ditugu hemen: hemeroteka, bideoak, argazkiak, testuak eta abar https://uema.eus/2023/03/27/hemeroteka-uema-100-udal-eta-hamaika-gehiago-ekitaldiak-eman-duenaren-bilduma/ Eskerrik asko bidelagun guztiei! #UEMA100 #M25UEMA #euskarazgara
Hemeroteka: ‘UEMA: 100 udal eta hamaika gehiago’ ekitaldiak eman duenaren bilduma | UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea

Larunbat goizean batzar nagusia egin zuen UEMAk Azpeitian, eta lau udal berri onartu zituzten batzarkideek: Arrankudiaga-Zollo, Arruazu, Etxebarria eta Doneztebe. Horiekin, 101 udalerri izatera heldu da mankomunitatea, eta egindako bidea gogoratzeko eta udalerri euskaldunen eskarpena aitortzeko, ekitaldia egin zuen Azpeitian: UEMA, 100 udal eta hamaika gehiago. Ekitaldiari buruzko informazioa eta izan duen oihartzuna bildu dugu...

Azpeitiko Soreasu antzokia bete egin da UEMAren ‘100 udal eta hamaika gehiago’ ekitaldirako https://uema.eus/2023/03/24/soreasu-antzokia-bete-egin-da-uemaren-100-udal-eta-hamaika-gehiago-ekitaldirako/ 540 lagunek bertatik bertara jarraituko dute ekitaldia, eta EitBk, Berria egunkariak, UEMAk eta Uztarriak ere zuzenean emango dute #UEMA100 #M25UEMA
Soreasu antzokia bete egin da UEMAren ‘100 udal eta hamaika gehiago’ ekitaldirako | UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea

Bihar, larunbata, 11:00etan hasiko da ekitaldia. EITBk zuzenean emango du ekitaldia, streaming bidez, eta seinalea zabalduko dute UEMAren, ‘Berria’-ren eta ‘Uztarria’-ren webguneek ere. UEMAren 100 udal eta hamaika gehiago ekitaldiaren atarian jakinarazi du mankomunitateak dagoeneko bete dela Soreasu antzokiko aforoa (540 eserleku). Beraz, jada ezin da izena eman ekitaldira joateko. Bihar, larunbata, 101 udalera iritsiko...

UEMA bihar 100 udal baino gehiago izatera helduko denez, eta horren harira Azpeitian ekitaldia egingo duenez, Berria egunkariak gehigarri berezia eskaini dio gaur UEMAren ibilbideari eta lanari. Hemen osorik irakurgai: https://labur.eus/UEMA_Berria #M25UEMA #UEMA100
Joanmari Larrarte: "Euskaraz jarraitzeko harrotasuna eman die UEMAk udalerri euskaldunei" #UEMA100 #M25UEMA #euskarazgara #arnasagara
Pirritx, Porrotx eta Marimotots, UEMA zorionduz, larunbateko ekitaldiaren atarian: "Ilargiraino eta buelta maite zaituztegu!" #UEMA100 #M25UEMA #euskarazgara
Iraitz Lazkano, UEMAko lehendakaria: «Erabilera da orain benetan indartu behar dugun esparrua» https://www.berria.eus/paperekoa/1857/008/001/2023-03-22/erabilera-da-orain-benetan-indartu-behar-dugun-esparrua.htm #UEMA100 #M25UEMA #euskarazgara
«Erabilera da orain benetan indartu behar dugun esparrua»

UEMA handitzen ikusi du Lazkanok han kargua hartu zuenetik, harro: gainditzear dute ehun herriren langa. Kontrara, datuek erakusten dute, eta kaleetan ere sentitzen da, hiztun komunitateen trinkotasun galera.

Berria
Kike Amonarriz, Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria: "Euskara nagusi izango den Euskal Herria amets, UEMAren lurgunea gero eta indartsuagoa eta zabalagoa izatea lortu behar dugu" #UEMA100 #M25UEMA #euskarazgara @topagunea
Dabid Anaut: "Euskal Herri euskalduna zer izan daitekeen irudikatzeko norabidea eta iparra eman digu UEMAk" #UEMA100 #M25UEMA #euskarazgara #udalerrieuskaldunak
Ione Josie, Urruñako euskara teknikaria: "UEMA euskaraz bizitzea erabaki duten herriko etxeen elkargunea da, eta hori biziki erreferentziazkoa izan da eta da guretzat" https://youtu.be/U4oR9jxTiZ0 #UEMA100 #M25UEMA
Ione Josie: "UEMA euskaraz bizitzea erabaki duten herriko etxeen elkargunea da"

YouTube
Martxelo Otamendi: "Euskalgintzan eta soziolinguistikan erabiltzen ditugun kontzeptu batzuk eta arau batzuk UEMAri zor dizkiogu" #UEMA100 #M25UEMA