@aintzanemug niri gustatu zait!

Irakurtzen nuelarik Murakami idazlearen Colorless Tsukuru Tazaki liburua gogoratzen nuen. Gaztetan lagunak ziren bost neska-mutil, egun batetik bestera Tsukuru baztertu zuten... urteak pasa ondoren bere bizitzan horrek zein eragin izan duen nabarmena da etab. Liburu luzea da hura, laburragoa Pleibak, gehiago gustatu zait euskarazkoa πŸ˜…

Aportazio inportanteena igual euskara zakarra (baina zaindua eta ez sobera txarra), ezta?

#pleibak
CC @elegose

@Izaskun erabat ados zurekin.
#PLEIBAK liburuari buruzko kritika onak entzunda eta nire herriko irakurle taldean irailerako irakurriko dugun liburua izanik, bukaeraraino irakurtzea erabaki nuen.
Besterik gabe!
Ea hurrengo liburuarekin asmatzen dudan/dugun.
Ba #PLEIBAK irakurrita. Sin mas! Ez dakit nire insti sasoia aspaldikoa dalako, beste errealitate bat bizi nebalako, eguneroko formatoan idatzita dagoalako, lehen aldian baina gogorapenak agertzen dirala. Gauzea da ez nauala engantxatu!
Errez irakurten dala bai, baina ez deutsot ildorik topeu!
Eskerrak irakurle mota asko gagozala eta idazle desbardinak ere!!!  hurrengoaren zain!!!

Amaitu dut #Pleibak @elegose  
Bikaina iruditu zait
Hizkera bizi-bizia. Polita da Mirenek hizkuntzarekin nola jolasten duen ikustea! 😜

Iruzkina #paperjale n  

https://paperjale.eus/user/Alex/review/86318/s/onena-erabiltzen-duen-hizkera-bizi-bizia-bai-horixe

Alex's review of Pleibak - Paperjale.eus

Irakurketa eta iritzi soziala

@elegose Proposamena jaso eta egun batean irakurria. Iruzkina egingo dut #Paperjale|n.
#Pleibak #Elegose

@anagalarraga1 @[email protected] Gaur erdia irakurri dut, eta erabat harrapatzen dituenen artean nago. Juxtu 5 urte lehenago belaunaldian, lantzen diren bi-hiru munduetan txirikordatuta ibili nintzelako, pertsonaiak, egoerak eta hizkuntza oso hurbilak egiten zaizkit.

#pleibak

Bi proposamen jaso ditugu #2025AbuzturakoProposamenak traolan eta utzi dituzuen iruzkinen artean esan duzue gustura irakurriko zenuketela #Pleibak. Bada, norbaitek kontrakoa esaten ez badu, hori izango da gure abuztuko irakurketa.

πŸ“š Pleibak, Miren Amuriza https://paperjale.eus/book/68732/s/pleibak

Erabiliko dugun traola #Pleibak izango da.

Pleibak - Paperjale.eus

Irakurketa eta iritzi soziala

@desplazatua @GoizaldeLandabaso #Pleibak bukatu berri, penaz ez dituela beste ehun orri edo gehiago. A ze gozatua hartu dudan!! Saioagatik ez ezik, @txerren @construktsia eta beste batzuen iritziengatik eta elkarrizketengatik, gustatuko zitzaidalakoan nengoen, baina, hala ere, nire aurreikuspenak gainditu ditu, eta hori ez da erraza izaten. Zorionak eta eskerrik asko, #MirenAmuriza !