Ze mugimenduk hasi zuen filosofia? Zerk azaldu zuen haren erdigunea eta mamia?
Eleako Parmenidesen keinu txiki batek.
Garaiko autoreak (Miletoko Tales, etab.) hasiak ziren errealitate fisikoa ('physis'-a) aztertzen. Alegia, materiaren propietateak ikertzen.
Eta Parmenidesek ikusi zuena zera zen: gauzak txuriak, gogorrak, etab., izan aurretik, badirela; izatea dutela. Eta, Eleakoak, izakiak ez ezik, horiek ikertzeko modua ere proposatu zuen: estreinakoz, ontologia.