Itzulia lasterketak Larraun eta Lekunberri zeharkatuko ditu apirilaren 7an

2026ko Euskal Herriko Itzuliak Larraun eta Lekunberriko lurraldeak zeharkatuko ditu berriro datorren apirilaren 7an, asteartean.
https://mailope.eus/mailope/1775291057984-itzulia-lasterketak-larraun-eta-lekunberri-zeharkatuko-ditu-apirilaren-7an?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#larraun #lekunberri #kirola

Itzulia lasterketak Larraun eta Lekunberri zeharkatuko ditu apirilaren 7an

2026ko Euskal Herriko Itzuliak Larraun eta Lekunberriko lurraldeak zeharkatuko ditu berriro datorren apirilaren 7an, asteartean.

Mailope.eus
Korrikaren balorazio oso positiboa egin dute Larraungo AEK-ko kideek

Mailope.eus

PASIOZ BLAI (1X04) - Baterijole batek musika estilo ezberdinak entzun ditzake?

Igor de Castroren atalaren laugarren saioa. Jon Urtasunekin solasaldian eginikoa. Laugarren honetan, Igorrek galdera bat ekarri du:
"Baterijole bate…
https://mailope.eus/lekunberri/1774959453924-pasioz-blai-1x04-baterijole-batek-musika-estilo-ezberdinak-entzun-ditzake?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#lekunberri #kultura

PASIOZ BLAI (1X04) - Baterijole batek musika estilo ezberdinak entzun ditzake? - Lekunberri - Mailope.eus

Igor de Castroren atalaren laugarren saioa. Jon Urtasunekin solasaldian eginikoa. Laugarren honetan, Igorrek galdera bat ekarri du: "Baterijole batek musika estilo ezberdinak entzun ditzake?" Galderari erantzuteko hainbat estilotako abestiak ekarri ditu Igorrek. Hauek dira entzundako abestiak: Chambao - Lo mejor de tiEl Bicho - ZappatillasGorka Urbizu - Etxe batSoleá Morente - Nochecita sanjuaneraRuper Ordorika - Zaindu maite duzun hori

Mailope.eus

‘Odoletan daramat’: I. Txalaparta Topaketa

Atzo goizean, I. Txalaparta Topaketa hunkigarria izan zen Gabari Gune Irekian. Eguna primeran hasteko, parte-hartzaileek Unanuko Iturburura joateko i…
https://mailope.eus/mailope/1774885370436-odoletan-daramat-i-txalaparta-topaketa?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#larraun #lekunberri #kultura

‘Odoletan daramat’: I. Txalaparta Topaketa

Atzo goizean, I. Txalaparta Topaketa hunkigarria izan zen Gabari Gune Irekian. Eguna primeran hasteko, parte-hartzaileek Unanuko Iturburura joateko ibilaldia egin zuten. Bertan, Ondare Kultur Taldeko Juanjo Zubietak azalpen bikaina eskaini zuen. Ondoren, eguzkia, lainoak eta haize bortitza tartekatzen ziren bitartean, Gabarira itzuli ziren, eta han egin zen ekitaldi nagusia.

Mailope.eus

Beigorri abentura parkea eta bizikletak alokatzeko zerbitzua zabalik egonen dira Aste Santuan

Martxoko ohiko udal batzarrean aho batez onartu zen Beigorri Abentura Parkea eta Txirrindularientzako Zerbitzugunea ED+ Zerbitzuei esleitzea. Udalak …
https://mailope.eus/lekunberri/1774598842012-beigorri-abentura-parkea-eta-bizikletak-alokatzeko-zerbitzua-zabalik-egonen-dira-aste-santuan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#lekunberri #kirola

Beigorri abentura parkea eta bizikletak alokatzeko zerbitzua zabalik egonen dira Aste Santuan

Martxoko ohiko udal batzarrean aho batez onartu zen Beigorri Abentura Parkea eta Txirrindularientzako Zerbitzugunea ED+ Zerbitzuei esleitzea. Udalak bi zerbitzuak elkartu ditu eta kontratua bost urtera arte luzatzeko aukera eskaini du. Halaber, enpresak 1.000 €-ko kanona ordaindu beharko dio Udalari. Aurten, zerbitzua Aste Santuan jarriko da martxan eta udazkena arte egongo da zabalik.  

Mailope.eus
Lekunberriko I. Txalaparta topaketa ospatuko dute igandean garrantzi handiko gonbidatuekin

Mailope.eus

Lekunberriko ur hornikuntzaren polemikatik, egokitzapenera

2021ean Lekunberrin uraren prezioa eztabaida iturri izan zen. “Faktura altuek” eta “gardentasun faltak” hainbat herritarren desadostasuna piztu zuten…
https://mailope.eus/lekunberri/1774517456355-lekunberriko-ur-hornikuntzaren-polemikatik-egokitzapenera?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#lekunberri #gizartea

Lekunberriko ur hornikuntzaren polemikatik, egokitzapenera

2021ean Lekunberrin uraren prezioa eztabaida iturri izan zen. “Faktura altuek” eta “gardentasun faltak” hainbat herritarren desadostasuna piztu zuten, eta kexak erakundeetara iritsi ziren. Gaur egun, ordea, udal gobernuaren aldaketarekin eta kudeaketa ereduan egindako moldaketekin, udalak eta bizilagunek, egoera bestelakoa dela diote.

Mailope.eus
“Armen kontra, gure ahotsak” bakearen aldeko ikuskizuna eskeiniko dute larunbatean Lekunberriko kiroldegian - Lekunberri - 2026-03-28 - Mailope.eus

Mailope.eus

XXXVI Lekunberriko Krosa: geroz eta parte-hartze handiagoa

Martxoaren 15ean, Arruizko Txikitoren Memorian, Lekunberriko Kros solidarioa egin zen Kaskamotzekin elkarlanean. Bertan, 168 lagun lehiatu ziren, eta…
https://mailope.eus/mailope/1774177766583-xxxvi-lekunberriko-krosa-geroz-eta-parte-hartze-handiagoa?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#larraun #lekunberri #kirola

XXXVI Lekunberriko Krosa: geroz eta parte-hartze handiagoa

Martxoaren 15ean, Arruizko Txikitoren Memorian, XXXVI Lekunberriko Krosa egin zen Kaskamotzekin elkarlanean. Bertan, 168 lagun lehiatu ziren eta eguraldi goibela izan arren, inoiz baino parte-hartze handiagoa izan zen. Halaber, emakumezko lasterkarien kopuruak gora egin zuen.

Mailope.eus

80+ proiektua aurkeztuko dute datorren asteartean

Paumak Larraungo herritarrak gonbidatu nahi ditu 80+ proiektuaren aurkezpenera, Fundación Caja Navarra eta Fundación “la Caixa”-k bultzatutako Innova…
https://mailope.eus/mailope/1774161468841-80-proiektua-aurkeztuko-dute-datorren-asteartean?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#larraun #lekunberri #kultura

80+ proiektua aurkeztuko dute datorren asteartean - Mailope - 2026-03-24 - Mailope.eus

Paumak Larraungo herritarrak gonbidatu nahi ditu 80+ proiektuaren aurkezpenera, Fundación Caja Navarra eta Fundación “la Caixa”-k bultzatutako Innova Programaren laguntzarekin garatzen ari den ekimen sozial berritzailea. 

Mailope.eus