Egia esan, asko gustatzen zait Blackie Book-en "Clásicos liberados" bilduma. Benetan lan bikaina egiten dute obra klasikoak gaurkotu eta pertsona askorengana hurbilduz. Bestela nekez helduko nieke. #Odisea​rekin eta #Genesia​rekin lan ederra egin zuten. Beraz zure ordua ere iritsi da, #Iliada.

(Gainera, jasotzen dituzten erreferentzia artistikoekin, agian etorkizun hurbilean Egunean Behinen margolariren baten izena asmatuko dut.)

Duela aste batzuk erosi nuen Genesia, baina bere momentuaren zain zegoen apalategian eta gaur ziztatu du nire jakin-mina.

Hasteko eta behin: Ehunka mila pertsonak, gure garaiko buru argienak barne, egia ukaezintzat hartu dute liburu hau. Ikus dezagun zein izan daitekeen zergatia.

Hemen kontatzen diren ipuin (nahita erabilia) asko ezagutzen ditut, lurralde kristau batean hazitako edozeinek bezala, baina orain osorik irakurtzeko gogoa dut. Bada, ekin. #Genesia