⚡ 💨 Zomorro Studio|ko Ibai Aizpuruak sortutako Fart Starter dibertigarriak jaso ditu botoen gehiengoa #EuskalGameJam2 parte hartu dutenen eskutik!

Topaketan garatutako tituluak hiru kategorien artean baloratu dituzte partaideek: aurkezpena, dibertigarritasuna eta originaltasuna.

#Bideojokoak

https://gamerauntsia.eus/bloga/euskal-game-jam-2-bozketa-emaitzak/

Euskal Game Jam 2ko garatzaileen botoak, eskatologikoenarentzat: Fart Starter gailendu da

Euskal Game Jam 2 topaketak euskal garatzaileek elkar ezagutzeko eta bideojokoak sortzerakoan dakitena agerian jartzeko balio izan du. Lanak bukatuta, baina, sortutakoak baloratzeko unea iritsi da, eta botorik gehienak puzkerrak protagonista dituen jokoak eraman ditu: Zomorro Studio-ren Fart Starter berezia gailendu da EGJ2an. 4.467 puntu lortu ditu Ibai Aizpuruak ba...

Game Erauntsia

⚡ 🎮 23 bideojoko sortzailek baino gehiagok eratutako 9 titulu jaio dira #EuskalGameJam2|an. Guztiak proba ditzakezue!

Eskerrik asko parte hartu duzuon guztioi. Ikaragarria izan da!

#Bideojokoak #Euskara #ZomorroStudio @badalab @Torrekua

https://gamerauntsia.eus/bloga/euskal-game-jam-2-kronika/

Euskal Game Jam 2ak ezin ikusizko Euskal Herriko bideojokogileen harrobi indartsua ezagutzera eman du

Euskal Game Jam topaketak askotan ikusezinak izaten diren etxeko bideojokogileen trebezia agerian jarri du. Bigarren edizioak bideojokoen industriak Euskal Herrian daukan indarra ezagutarazi du beste behin, eta, ez hori bakarrik, euskaraz sortzeko eta jokatzeko prest dagoela aldarrikatu du. Elkarretaratzeak 23 programatzaile, diseinatzaile, artista eta musikagile baino gehiago...

Game Erauntsia

🎙️ 🎮 Game Erauntsia zuzenean da! Etor zaitezte Naiz Irratiaren saioa entzutera.

Gaur:
#XboxPartnerPreview
🕷️ Spider-Man 2 PC
#EuskalGameJam2

#Bideojokoak #Euskara

https://www.twitch.tv/gamerauntsia

Gamerauntsia - Twitch

Game Erauntsia Irratsaioa | #6-28 (164. atala) | Naiz Irratia

Twitch

⚡ 🎮 #EuskalGameJam2 bukatu da!!!

9 bideojoko argitaratu dituzte parte hartu duten 20+ garatzaileek! Orain bozketa epeari ekin diogu, baina sortutakoak probatzeko aukera duzue dagoeneko.

Eskerrik asko benetan parte hartu duzuen guztioi, izugarria izan da!

@badalab @Torrekua #ZomorroStudio

https://itch.io/jam/euskal-game-jam-2/

Euskal Game Jam 2

A game jam from 2024-10-18 to 2024-10-27 hosted by Euskal Game Jam. Itch.io-n izen ematea bete behar da parte hartzeko. Zomorro Studiok, Game Erauntsia Elkarteak, Torrekua guneak eta Badalab Hizkuntza Berrikuntza Labor...

itch.io

⚡EUSKAL GAME JAM 2🎮

Euskal bideojoko sortzaileak abian dira!

Oreretako Badalab laborategian (eta sarean) batu gara, 48 euskarazko jokoak sortzeko. Giro ederrean eta elkarlanean gabiltza!

#Bideojokoak #EuskalGameJam2 @badalab @Torrekua #ZomorroStudio

⚡🎮Euskal bideojoko sortzaileak zein zaleak biltzeko topagunea da Euskal Game Jam|a!

Errenterian ekingo diogu datorren asteburuan 48 orduko sormen ekimenari⏬

#Bideojokoak #EuskalGameJam2

https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/gipuzkoa/bertan/2024/10/13/errenteria-euskarazko-bideojokoen-hiriburua-8801383.html

Errenteria: Euskarazko bideojokoen hiriburua

Euskarazko bideojokoak sortzeko helburuarekin, datorren astean, urriaren 18tik 20ra, Errenteriako Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategian Euskal Game Jam topaketaren bigarren edizioa burutuko da. Hiru egun horietan, bideojokoen sorkuntza biziberritu nahi da euskal garatzaileen artean.

Noticias de Gipuzkoa

⚡🎮Oarso Bidasoko Hitzatik datorren astean egingo dugun Euskal Game Jam 2aren erreportaje ederra prestatu dute.

Izen ematea zabalik dago oraindik, anima zaitez!!!

#Bideojokoak #EuskalGameJam2

https://oarsoaldea.hitza.eus/2024/10/11/sortu-garatu-eta-jokatu-euskaraz/

Sortu, garatu eta jokatu, euskaraz

Bideojoko sortzaile euskaldunak batzeko zein elkar ezagutzeko aukera izango dute datorren asteburuan egingo duten Euskal Game Jam topaketan. Bi eguneko epean, joko bat sortu, garatu eta argitaratu beharko dute euskaraz.

Oarsoaldeko Hitza