#EiTB-ko programatzaileek eta #ETB3 kendu dutenek ez dute haurrik, ez zaie euskara axola eta axolagabe hutsak dira.
Nola salatu liteke formalki astakeria hau?
Hau da ETB1ek duen programazioa umeentzat arratsaldean. Lotsagarria.
Asteburuan, zero patatero.
#AldatuGidoia: Β«#ETB3 kate lineala ixten badute, 170.000 haur eta gaztetxori ukatuko zaie euskarazko ikus-entzunezko edukietarako sarbide unibertsala: Hego Euskal Herriko 10 haur eta gaztetxotik 4ri, alegiaΒ». #Naiz-en bidez.
https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20260315/etb3-itxiz-gero-170-000-haur-eta-gaztetxori-ukatuko-zaie-euskarazko-edukietarako-sarbidea
[ADI‼️] #AldatuGidoia|k jakin du #EuskalIrratiTelebista|ko Zuzendaritzak erabaki duela #ETB3 katea kentzea.
❌ Batetik, ez zaigu onargarria iruditzen telebista publikoan erabakiak modu horretan hartzea.
❌ Eta, bestetik, EITBri haur eta gaztetxoei euskarara eta euskarazko edukietara sarbide unibertsala eta doakoa bermatzea dagokio; eta hori, gaur gaurkoz, kate konbentzionalaren bidez egiten da. #ETB3EzItxi
#ETB|ri eskatzen diogu, bi urtetan, haur eta gaztetxoen edukietara zuzendutako aurrekontua progresiboki handitzeko, bigarren urtean, aurrekontua hirukoiztera iritsiz. Konbentzituta baikaude baliabideak jarrita eta estrategietan asmatuta, posible dela #ETB3 txikienen artean liderra izatea. #AldatuGidoia #EuskararenAlde
Arabako albisteak - Alea.eus