Arazoak telefono-deiekin eta Internetekin
Gaur goizean, jende asko arazoak izaten ari dira zenbait telefono deirekin eta Internetekin. Arazo orokortuak dira, telefono konpainia desberdinekin …
https://barrena.eus/debabarrena/1782812055696-arazoak-telefono-deiekin-eta-internetekin?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#deba #eibar #elgoibar #ermua #itziarkoauzoudala #mallabia #mendaro #mutriku #soraluze #gizartea #debabarrena #barrena

Gaur goizean, jende asko arazoak izaten ari dira zenbait telefono deirekin eta Internetekin. Arazo orokortuak dira, telefono konpainia desberdinekin lotutakoak. Zenbait komunikabide esaten ari direnaren arabera, Estatu mailan gertatzen ari da arazo hori, “sare-telefonikoen erorketa orokortu baten” ondorioz. Deiak egin beharrean telefono deiak erabiliz, deiak egin daitezke WhatsaApp eta Telegram moduko aplikazioak erabiliz.
Olaizola-Iñarra txapeldun txerri-masail lehiaketan
Atzo, barikua, I. Txerri-masail lehiaketa jokatu zuten Itxaropena Erretiratuen Elkartean. Bost bikote ibili ziren kozinatzen. 12:30erako prestatu zit…
https://barrena.eus/debabarrena/1782482468004-olaizola-inarra-txapeldun-txerri-masail-lehiaketan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

Atzo, barikua, I. Txerri-masail lehiaketa jokatu zuten Itxaropena Erretiratuen Elkartean. Bost bikote ibili ziren kozinatzen. 12:30erako prestatu zituzten txerri-masailak eta ondoren, Eibarko Untzaga Jubiletxeko eta Elgoibarko Jubilatuen Biltokiko ordezkariz osatutako epaimahaiak probatu zituzten, goxoena izendatzeko. Puntuen arabera, Iñaki Iñarrak eta Abel Olaizolak egindako masailak izan ziren onenak. Ekimena borobiltzeko, pintxotan banatu zituzten masailak. Itxaropenatik iragarri dute uztailean paella lehiaketa antolatzen ahaleginduko direla.
2026ko udako ikastaroak
Ikas-egoerak eta Wikikasi: aurkezpena eta tailer praktikoa.
Ikas egoera guztiak aurkeztu eta Erronka Digitalak ikas-egoeraren material didaktikoan sakonduko dugu.
Uztailak 3, Markeskoa Jauregia. Eibar. 09:00-14:00
Izen-ematea: https://www.ueu.eus/jarduera-akademikoa/2343-ikas-egoerak-eta-wikikasi-aurkezpena-eta-tailer-praktikoa