Olaizola-Iñarra txapeldun txerri-masail lehiaketan
Atzo, barikua, I. Txerri-masail lehiaketa jokatu zuten Itxaropena Erretiratuen Elkartean. Bost bikote ibili ziren kozinatzen. 12:30erako prestatu zit…
https://barrena.eus/debabarrena/1782482468004-olaizola-inarra-txapeldun-txerri-masail-lehiaketan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

Atzo, barikua, I. Txerri-masail lehiaketa jokatu zuten Itxaropena Erretiratuen Elkartean. Bost bikote ibili ziren kozinatzen. 12:30erako prestatu zituzten txerri-masailak eta ondoren, Eibarko Untzaga Jubiletxeko eta Elgoibarko Jubilatuen Biltokiko ordezkariz osatutako epaimahaiak probatu zituzten, goxoena izendatzeko. Puntuen arabera, Iñaki Iñarrak eta Abel Olaizolak egindako masailak izan ziren onenak. Ekimena borobiltzeko, pintxotan banatu zituzten masailak. Itxaropenatik iragarri dute uztailean paella lehiaketa antolatzen ahaleginduko direla.
2026ko udako ikastaroak
Ikas-egoerak eta Wikikasi: aurkezpena eta tailer praktikoa.
Ikas egoera guztiak aurkeztu eta Erronka Digitalak ikas-egoeraren material didaktikoan sakonduko dugu.
Uztailak 3, Markeskoa Jauregia. Eibar. 09:00-14:00
Izen-ematea: https://www.ueu.eus/jarduera-akademikoa/2343-ikas-egoerak-eta-wikikasi-aurkezpena-eta-tailer-praktikoa
Paula Calvo igerilaria Gipuzkoako txapeldun
Junior eta senior mailetako Gipuzkoako Udako Igeriketa Txapelketak jokatu zituzten, asteburuan, Bergarako Agorrosin Igerilekuan, eta protagonista nag…
https://barrena.eus/debabarrena/1782224491299-paula-calvo-igerilaria-gipuzkoako-txapeldun?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

Junior eta senior mailetako Gipuzkoako Udako Igeriketa Txapelketak jokatu zituzten, asteburuan, Bergarako Agorrosin Igerilekuan, eta protagonista nagusietako bat izan zen Paula Calvo Villalobos (Elgoibar, 2009), urrezko lau domina eskuratu baitzituen bi kategorietan, juniorretan zein seniorretan.