Argilan-ESK plataformak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarrean, etxebizitza partekatzen duten pertsonei #DSBE-a murrizten dien araua kentzeko eta pertsona ahulenei benetan arreta ematen dieten etxebizitza-politikak gauzatzeko eskatzeko
▶️ https://www.esk.eus/argilan/index.php/eu/berriak/771-legebiltzarra-etxebizitza

#RGI #DSBE

Argilan-ESK plataformak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarrean etxebizitza, lurzoru eta hirigintza gaietan

Gaur, 2025eko irailaren 9an, Argilan-ESK plataformak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarrean Etxebizitzaren, Lurzoruaren eta Hirigintzaren arloko Premiazko Neurriei buruzko Legearen inguruan, eta Laugarren Xedapen Gehigarria erabat kentzeko eskatu dugu, baita benetan ahulenak diren pertsonak artatuko dituzten etxebizitza-politikak gauzatzeko ere.

Argilan-esk | plataforma contra la exclusión social