Ipuina izan daiteke norberarentzat ere, noski, baina nola diren gauzak, EHtik jasotzen ari garen eskaera gehienak, beste bati oparitzeko dira: urrun dagoen lagun bati, dolu prozesuan dagoenari, hortik irteten ari denari, urteak betetzen dituenari, bolada txarra pasatzen ari denari, gurasoei, bilobei, ikasleei, haurdun daudenei, ... denetik, eta dena ederra bezain hunkigarria 💚
#Contesperladana
dorletakortazar (@[email protected])
Imaginatu gaur benetako #ostieguna duzula. Imaginatu bapatean norbaitek* mezu bat bidaltzen dizula, esanez kontalari bat zurekin harremanetan jarriko dela, norbaitek ipuin bat oparitu nahi dizulako, #ContesperlaDANA ekimenarentzat dohaitza egin duelako. Eta orduan #ostieguna ez da hain #ostiegun izango. *norbait hori ni izango naiz, euskal kontalarien taldea koordinatzen ari naizelako. Kontatu ditugu jada 50 ipuin, eta beste batzuk bidean dira. Ederra izaten ari da 🧡 https://subscribepage.io/711LXB
