Bi hilabetean hiru eraso egin dizkiete #BetiOn-eko langileei: «Langileok babesgabetasun handia sentitzen dugu halako egoeretan, bai enpresaren eta bai titularren aldetik» @berria bidez
👇
https://www.berria.eus/euskal-herria/segurtasunik-eta-babesik-ez-lanean_2147100_102.html
BetiOn arreta zerbitzuak langileen aurkako erasoak eta babes falta salatu ditu

Sindikatuek beharginen osasunarekin "ez jolasteko" eskatu diete enpresari eta Eusko Jaurlaritzari, eta protesta elkarretaratzea deitu dute irailaren 9rako.

Bi hilabetean bakarrik #BetiON telelaguntza-zerbitzuko hiru langilek erasoak jasan dituzte. Enpresak ez du larrialdi-protokolorik aktibatu, erasotzaileak ez ditu zerbitzutik kanpo utzi eta Eusko Jaurlaritza ez da arduratzen
▶️ https://www.esk.eus/index.php/eu/galeria-2/argitalpenak/eskinforma/3551-betion-erasoak

#BetiONborrokan

#BetiON telelaguntza zerbitzuko langileak, zure aitona-amonek eta arreta eta zaintza eskatzen duen jendeak daramaten botoia, 24 orduko greban daude gaur. Zerbitzu publikoa kudeatzen duen Ilunion enpresak egindako «larderia-kanpaina» salatu dute. Oinarrizko zerbitzuen pribatizazioen beste aurpegi bat.

#Zaintzak

Abuztuaren 18an greba #BetiON-en, langile baten kaleratze bidegabearen aurka. Enpresak langile honen lana Madrildik egingo dela esaten du... Euskadiko diru publikoa erabiliz
▶️ https://www.esk.eus/index.php/eu/galeria-2/argitalpenak/eskinforma/3545-beti-on-kaleratzea

#BetiONborrokan

BetiON: telelaguntza euskaraz eskatuz gero, errieta egiten dizute

"Eusko Jaurlaritzak pertsona nagusientzat eskaintzen duen BetiOn teleasistentzia-zerbitzuan, errieta egiten dizute zerbitzua euskaraz eskatzen baduzu", salatu du Igor Odriozola txiolari

Argia