Atzo Argia Sarien banaketan egon ziren AEKren Nazio Kontseiluko kide Maialen Begiristain Grado eta Igor Elordui Etxebarria.
Zorionak irabazleei! #ArgiaSariak2025
@argia

Gaurko sari banaketaren xehetasunik ez galtzeko, ikusi 2025eko Argia Sarien ekitaldia osorik: https://www.argia.eus/multimedia/ekitaldiak/ikusi-2025eko-argia-sarien-ekitaldia

#ArgiaSariak2025

Ikusi 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa Burua ekimenari. Ehun lagun inguru bildu dira Usurbilgo Atxega Jauregiko ekitaldian.

Argia
“Urte bat baino gehiago daramagu ikusten jarrera arrazistak hazten arrazismoa ohikoa ez den tokietan, bereziki euskal giroan, eta joera horri aurre hartzea da tokiko kazetaritzak egin dezakeen ekarpen bat”. Eskuin muturraren gorakadari egindako jarraipenagatik Prentsako Argia Saria jaso du Irutxuloko Hitzak. Andrea Bosch eta Xalba Ramirez kazetariek azpimarratu dute kazetarien ardura dela kalean gertatzen dena kontatzea, eta halaxe egin dute Donostian ere. #ArgiaSariak2025
“Orain arte bezala segituko dugu ahotsa ematen norbanako zein kolektibo sortzaile guztiei, freskotasunez”. Ikus-entzunezko Argia Saria jaso berritan, EITB Kultura saioa ekoizten duen Berde Produkzioakeko Leire Ikaran eta Kerman Diaz pozik agertu dira eta lanean jarraitzeko gogoz. #ArgiaSariak2025
“Esaten da kultur mundua saretuta dagoela, bai, baina ez termino hauetan”. BaDA!bil podcasteko Amets Aranguren aurkezleak eta Asier Kortabarria Hiru Damatxo ekoiztetxeko kideak azaldu dute artistei zer ekarpen egin nahi izan dieten, Entzunezko Argia Saria jaso duen podcastarekin. #ArgiaSariak2025
“Gure ibilbidea saritu da, euskararen alde egindako apustua”. Ene Kantakeko Nerea Urbizu eta Jesus Irujok diote ohorea izan dela Merezimenduzko Argia Saria jasotzea, eta haurren artean euskara zabaltzeko hasi zuten proiektuaren ibilbideari egindako aitortza eskertu dute. #ArgiaSariak2025
“Asko zabaltzen ari da gure mezua eta medioetan agertzen ari gara, baina ezin dugu ahaztu gure fokua”. Altxa Burua ekimeneko Miren Ros eta Izaskun de Miguelek hunkituta jaso dute Kanpainaren Argia Saria, baina begirada jada datozen helburuetan daukate: gurasoak saretzen jarraitu eta haurrak digitalizazioaren ondorioengandik babestean. #argiasariak2025
@gorka_bm Hori bai informazio independentziari #Saria #ArgiaSariak2025
🔴 Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da! Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute saria, 15 urteotan musika eta dantza bidez gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik. Ikusi eta entzun saridunen hitzak, laster, argia.eus-en. #EneKantak #ArgiaSariak2025
🔴 Kanpainaren Argia Saria Altxa Burua ekimenarentzat izan da! Miren Ros eta Izaskun de Miguelek jaso dute saria, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko guraso elkarteek egindako borrokagatik. Saria emateko arrazoi gehiago jakiteko, sartu argia.eus-en. #AltxaBurua #ArgiaSariak2025