Ea hirugarren istorio bat topatzen dudan Ordiziako liburudendan.
Literaturarekin maitemindu naiz berriro ere. Zelako plazera.
Momentuz ikusi dudanagatik, uste dut Karmele Jaiok #AitarenEtxea liburuan gauza oso burutsuak egin dituela. Bat aipatzeagatik, Ismael eta Liberen pasarteak kontatzean, gizonoi emakumearen azalean sartzeko nolabaiteko aukera ematen digu (ate hori zabalduta utziz) eta era berean emakumeei gizonaren azalean sartzeko aukera eskainiz.
Baina, momentuz bai Libe, zein Ismael prototipoegiak iruditu zaizkit.
Irakurri duzue nobela? Zer iritzi honetaz?
Rosa Monteroren #LaBuenaSuerte irakurri ostean (aurten irakurritako liburu onenetakoen rankingean sartu da merito propioz), Karmele Jaioren #AitarenEtxea liburuari ekin nahi diot. Ez nizueke jakingo zergatia azaltzen, baina uste dut Karmeleren hau, Rosaren bestea bezala, pertsonaiak erdigunean jartzen dituen eleberria izango dela.
Geroz eta gustukoago ditudan horietakoak, bestalde π§