Basotik Valpuesta

@BasotikAgroeko
45 Followers
95 Following
31 Posts
Egur labe ekologiko eta artisaua. Gertuko irinak eta hartzidura luzeak. Valpuesta, Araba/Burgos.
Web orria- erreserbakhttps://basotikvalpuesta.wordpress.com
Insta@basotik_agroeko
Larunbatean... Urduñara goaz!
Ardi latxaren artilea erabilita feltro eta artilezko diseinu ederrak egiten ditu Ahari proiektuak. "Wet felting" teknika ezagutu nahi? Maiatzak 4, igandea, Gaubeako frontoian, doako tailerra egingo dute. Gorde data!! 🐑🧶
#azoka #agroekologia #ekoizletxikiak #Valdegovia #Gaubea
Azoka eguna Gasteizen!
Asteartero (Zelai Alai dendan), eta Ostegunero (Santa Barbara Azokan), ogi gozo eta osasuntsuak (gertuko irina agroekologikoez eginak) Gasteizen. Pozarren gaude etapa berri honekin!
🌾
Martes y Jueves, panes ricos, sanos y con harinas agroecológicas de cercanía, en Vitoria-Gasteiz!

Lan horren guztiaren maitza ogi hau da: mami gozo eta bigunduna, usain ederra duena, fibran, magnesioan, karotenoetan, B eta A bitaminentan eta azido folikoan aberatsa den elikagaia.
🌽

Goza ezazuela espero dugu, guk prozesu eder honekin gozatu dugun bezala. Eskerrik asko Josu!

🌾🌾🌾🌾🌾

Behin artaburuak bilduta, Josuk eguzkitan lehortu zituen eta, ondoren, gure egur-labera ekarri zituen artoa txigortu zedin (a ze usain goxoa egun hartan izan genuena!!). Jarraian Olatxun martxan dirauen errota zaharrera eraman zituen eta, azkenik, han ehotutakoa gure obradorera heldu da. Beste era batera esanda, benetako Txakinarto irin hainbat kilo ditugu gurekin!

(2/3)

OGI BERRIA!: TXAKINARTO🌽🌽🌽

Poz izugarria ematen digu altxor honen berri ematea. Duela urtebete gure lagun eta nekazari ekologiko Josu LarratEko -k (Larrazubiko hazien zaindari ere badena) bere "txakinarto" hazien sakutxoa zabaldu zuen, zer eta hazi hori erein eta biderkatzeko. Ez dakienarentzat, Txakinartoa Txorierri eskualdeko aintzinako barietatea da eta denbora luzean gure elikaduraren parte garrantzitsua izan da.

(1/3)

Gaubeako Azokak asko molatzen du! Martxoan berriz ere ikusiko dugu elkar👋👋

Goiener ere batu da #GoazenLagunok kanpainara. Fedibertsoan ikusiko dugu elkar!

#GoazenLagunok #DenokFedibertsora