Amaitu dut #Odisea ren #MatÃasMugica#ren itzulpena, eta ez daukat berba nahikorik behar bezala goraipatzeko. Biderkatuta nago antzoki batean zutik txaloka. Euskal tradizio klasikoa eta euskal erromantze zaharrak primeran ezagutzen ditu, eta dizdizarazi egin die naturalki Grezia zaharrean, neurtitzez eta asonantziez. Esango nuke magia egin duela, baina egiaz egin duena itzelezko lana izan da, jasaz eta askatasunez. Hitzaurrea ere aparta. A, eta ozen leitu dut (bakarrik bizitzearen abantailak 😉)