Lehiaketa baterako alemanetik euskaratzen jarri naiz eta itzulpen-hausnarketa batzuk partekatu nahi ditut, ea zerbait duzuen esateko.

Lehenengoa:
Alemanez, oso-oso ohikoa da eskutitzak (eta are mezu erdi-formalak ere) "Izaro maitea:" formularekin hastea. Euskaraz, aldiz, ez zait iruditzen oso naturala. Askotan irakurri izan ditut horrelakoak euskaraz, baina beste kultura batetik egokitu gabe ekarritakoak direla iruditzen zait.

Nola hasiko zenukete konfiantzazko (maite-)gutuna?

#itzulpena

@porru ba esango nuke gutun zaharretan ohikoak direla Nerechoa, Nere biyotzeco..., eta halakoak. Lotsarik gabe erabili!
@porru eta gutunetako formuletan, estiloan... Koldo Mitxelena eredu: https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=1058758
Koldo Mitxelenaren euskal gutunak (1951-1984)

Autoría: Patri Urkizu. Localización: Bilduma: Revista del Servicio de Archivo del Ayuntamiento de Errenteria = Errenteriako Udal Artxibo Zerbitzuko aldizkaria. Nº. 18, 2004. Artículo de Revista en Dialnet.

Dialnet

@porru eta hark erabilitako hasierako agurrei dagokienez, hau:
«(Ene/Agur) adiskide (biotzeko) ori»
«Adiskide maitea/biotzekoa»
«Ene adiskidea»

https://31eskutik.eus/2013/09/06/hasiera/

Hasiera

Elixabete Perez Gaztelu Blog honetatik kanpoko beste kontu bat zela medio, uda honetan (berriz ere) Koldo Mitxelenaren euskal gutunekin egin dut topo; zehatz esan, Patri Urkizuk 2004an editatu eta …

31 eskutik