Lehiaketa baterako alemanetik euskaratzen jarri naiz eta itzulpen-hausnarketa batzuk partekatu nahi ditut, ea zerbait duzuen esateko.

Lehenengoa:
Alemanez, oso-oso ohikoa da eskutitzak (eta are mezu erdi-formalak ere) "Izaro maitea:" formularekin hastea. Euskaraz, aldiz, ez zait iruditzen oso naturala. Askotan irakurri izan ditut horrelakoak euskaraz, baina beste kultura batetik egokitu gabe ekarritakoak direla iruditzen zait.

Nola hasiko zenukete konfiantzazko (maite-)gutuna?

#itzulpena

@porru Agian "Ene Izaro, Izaro nerea" bezalako formekin, "Ene" eta "nirea" nahiko ohikoak zaizkit.