Hizkuntza gutxituak eta futbola | Allartean

@Alex ezkor samar nago futbolarekin, bai euskarari lotuta, eta, zer esanik ez, genero berdintasunari lotuta ere.

Urteak dira saiakera horretan, baina aurrera egin dugunean ere (eta adibide on mordoska badago) horren eragina ez da gehiegi nabaritu behe mailetan (Donostian behintzat).

Gaur egun, gaztelania eta matxismoa barra-barra nabari ditut gazte mailako futbolean (baita goi mailetan ere).

@zetxeburua Hemen ere eskuartean ditugun datuak ez dira pozteko modukoak... Gure inguruan maila profesionalean jokalari pare bat aipatu daiteke apurtxo bat aktibo: "apurtxo bat". Eskola-kirolean aurrerapauso batzuk ikusten dira hainbat kirol-modalitatetan, baina futbola nahiko zulo beltza izaten jarraitzen du.

Ezkortasun aktiboa?
Baikortasun kritikoa?

Ez dakit. Egia bada zerbait mugitzen ari dela, bultzatu egin beharko!

@Alex bai-bai, jakina!

@Alex Eskerrik asko aipamenagatik!

Lan berriak jarri dizkidazu Fora de Mapa podcast-a eta Napoliri buruzkoa irakurtzeko!

Zeregin asko dugu futbola eta kirola euskara biziberritzeko tresna gisa duen ahalmenean sakontzeko. Laister kooperatibako blogean sinposioari buruzko hausnarketak eta sortutako ideiak partekatuko ditut.

@llenguacat @forademapa @zetxeburua