Hau probatu du inork? #OpenMAIC
https://openmaic.chat/

Txinatar ikertzaile talde batek ikasteko modu berri bat proposatzen du... adimen artifiziala eta software librea erabiliz! 🤯

Azalpen bideo bat: https://youtu.be/O3ZhO1XgCLU

Iturburu-kodea:
https://github.com/THU-MAIC/OpenMAIC

Oraingoz ingelesez eta txineraz, baina software librea da. Sortzaileek eraginkorragoa dela diote gainera. Ideia behintzat apurtzailea/iraultzailea dirudi, ez?

#AA #hezkuntza #SoftwareLibrea

OpenMAIC - Open Multi-Agent Interactive Classroom

OpenMAIC transforms topics into immersive multi-agent AI classrooms with interactive slides, quizzes, and discussions. Open-source by Tsinghua University.

OpenMAIC

@txopi
AA irakasle eta ikaskideak izatearen ideia (nire ustez) katrastrofikoan sartu gabe.

Horrelakoak benetan libreak direla esatea ez da tranpa egitea? Programa bera bada, ados, baina kanpoko LLM batekin erabili behar dira (gpt, claude, gemini edo deepseek kasu honetan), eta hor gertatzen da benetako mamia.

Modelo ustez libreak ere ez dakit zein punturaino diren horrela. Datasetak ez dira publikatzen, izugarrizko konputazio potentzia behar da entrenatzeko... funtsean binario opakoak ez dira?

@galaipa ikertzaile hauek sortu duten guztia askatu egin dute eta sistema zure ordenagailuan instalatu eta lizentzia librea duten Deepseek, Ollama, Latxa eta modelo libreekin erabil dezakezu. Baina ulertzen dut diozuna.
Tamalez, dataset ez libreak/irekiak badaude, konputazio gaitasun estratosferikoak behar badira sistema hau oinarritzen den LLMak sortzeko, hori adimen artifizialaren ingurugiroak duen arazo orokor bat da, ez ikerketa talde honek beraien lan guztia partekatzean sortu duen arazoa.

@txopi
Ados arazo orokorra dela bai! Lotuta zegoela aprobetxatu nahi nuen gaia pixkat desbideratu arren.

Kontua da iruditzen zaidala librearen esanahia desitxuratzen ari dela LLMen inguruko proiektuekin. Modeloek lizentziaren aldetik beteko dute bete beharrekoa, baina libretasunak eskaintzen zigun softwarearen gaineko kontrola galtzen ari garela uste dut.

Eta modelo horien gainean eraikitako wrapper(?) libreekin ez ote ari garen gure buruak engainatzen librea kontsumitzen ari garelakoan.