La Mesa (427 m); Ablitas, Nafarroa.
#mendiak
Euskal Herriko hego mugan aurkituko dugu La Mesa tontortxoa, Euskal Herriko azken-azkenengo mendia... edo lehenengoa, jakina! ;)
Erribera inguruko natura ezagutzeko paraje ederra da eta, besteak beste, Peñadil, Montecillo eta Monterrey naturgunearen ataria, Euskal herrian dugun paraje berezi eta zaurgarrienetakoa.








