Ekarrizketa mardula Uxue Alberdiri #Alda aldizkari sindikalean. Euskara, inmigrazioa, komunitatea... patxadaz irakurtzekoa:
“Gure etxeak garbitzen dituztenen seme-alabak gutaz nobelak idazten hasten direnean ikusiko dugu gu zer garen” 🎯 https://www.ela.eus/alda/uxue-alberdi-gure-etxeak-garbitzen-dituztenen-seme-alabak-gutaz-nobelak-idazten-hasten-direnean-ikusiko-dugu-gu-zer-garen
Uxue Alberdi: “Gure etxeak garbitzen dituztenen seme-alabak gutaz nobelak idazten hasten direnean ikusiko dugu gu zer garen”

Uxue Alberdi Estibaritz (Elgoibar) idazlea eta bertsolaria da. Etxean piztu zitzaion hizkuntza eta literaturarekiko grina, baita kolektibotasunerako irrika ere, amak eta izekok kutsatuta. Kazetaritzan lizentziaduna, gazte hasi zen bertsotan eta 2019an argitaratu zuen ‘Kontrako eztarritik (Emakume bertsolarien testigantzak)’ saiakera. Irensten zailak diren gaiez aritzeko ausardia nahikoa du Alberdik. Goazen ba horretara.

ELA Sindikatua