Gaurko egitaraua azaltzera hurbildu zaigu Artzai, #bilbokokonpartsak federazioko programazio taldeak antolatu duen egitaraua azaltzera.

Goizetik hasita, plana gure irrati saio honekin hasi da, baina gero bertsolariak izango dira: Maite Sarasola, Ander Anakabe eta Asier Alcedo

Plaza Barria "Haurren plaza" bihurtu dute, bertan txikienentzako ekintzak prestatuta. San Nikolas ondoan indabak eta okela (aukeran) banatuko dira, txarteltxo baten truk. 2026ko egutegiak ere salduko dituzte konpartsek. Bildutako dirua Auzotarrok-entzat izango da.

Saltoki berean zozketarako tiketak erosi ahal izango dira. Baserriko produktu sorta ederra!
#SanTomas2025 #SantoTomas @bilbokokonpartsak