Martxan da @berria -rekin elkarlanean egin dugun “Euskal Herriko historia 100 objektutan” podcasta! Hamar idazleren testu ederrek eta Intza Alkainen ahots zoragarriak gure historiaren baitako istorioak kontatuko dizkigute.

Lehenengo atalean Cira Cresporen begiradatik Aranbaltzako lurra zulatzeko makila ezagutu dugu. Entzun nahi? https://www.berria.eus/podcastak/100-objektu

Hamar idazleen izenak ez zaizkigu hemen kabitzen… hurrengo mezuan jarriko ditugu!

Podcast baterako Euskal Herriko historiako 100 objektu esanguratsuri bizitza ematea ez da erraza… erronka ederrari heldu diote hamar idazle hauek: Harkaitz Cano, Aintzane Usandizaga, Iñigo Aranbarri, Garbiñe Ubeda, Joseba Sarrionandia, Danele Sarriugarte, Eneko Bidegain, Cira Crespo, Eneko Barberena eta Amets Aranguren.
Pixkanaka ezagutuko dituzue guztien lanak, adi asteartero podcastari!

Proiektuari buruz gehiago jakin nahi baduzue, informazio gehiago duzue hemen: http://ehunobjektu.eus

Kostatu zaigu hona iristea, @euwikipedia. Zorionez, jende ona dugu inguruan. Testua egin du @Cira|k, eta objektuaren aurkitzailea den @jorios|ek, ekarpen ederrak egin zituen. Neandertalekin hastea ez da kasualitatea, ez horixe!

Ea gozatzen duzuen guk bezainbeste!

@theklan Eskerrik asko egindako lanarengatik, eta eskura jartzeagatik. Latza!! @euwikipedia @Cira @jorios
Atari:Ondarea/Euskal Herriko historia 100 objektutan/Ikasi Otsorekin/Aranbaltzako lurra zulatzeko makila - Wikipedia, entziklopedia askea.

@theklan @anagalarraga1 @euwikipedia @jorios oso lan polita izan da, oso gustura egin dut... Orain ikusi dut komikia, oso ondo dago! 👏
@Cira Bereziki gustatzen zait Harri Aroaren izenarena. Hor ikusten dira zorroztasuna eta espiritu kritikoa, baita hartzaileak haurrak direnean ere. Bejondeizuela! @theklan @euwikipedia @jorios

@euwikipedia Eta etxeko txikienek ere objektuei buruz gehiago ikas dezaten, hemen gaude gu ere! Otso izango da beti bezain laguntzaile fin.

Astearteko podcastaren ondoren, asteazkenetan #IkasiOtsorekin komikia izango dugu Txikipedian!

Lehenengoa, beraz… Aranbaltzako lurra zulatzeko makila!

 https://eu.wikipedia.org/wiki/Atari:Ondarea/Euskal_Herriko_historia_100_objektutan/Ikasi_Otsorekin/Aranbaltzako_lurra_zulatzeko_makila

@Txikipedia @euwikipedia Eta ez dezagun ahantz. Otsorekin komiki ilustrazio ederrak #Eñaut Aiartzaguenaren eskutik.

Ze ona @Txikipedia!

Blogean jarri dugu "Euskal Herriko historia 100 objektutan" proiektuari buruzko sarrera.

Irakurri hemen!
https://wikimedia.eus/2025/11/euskal-herriko-historia-100-objektutan-gure-ondarearen-mapa-kolektiboa/

P.D.: Entzun duzue @Cira|k egindako testua? Irakurri nahi baduzue, entzuten duzuen bitartean, Wikitekan duzue eskuragarri: https://eu.wikisource.org/wiki/Euskal_Herriko_historia_100_objektutan/Aranbaltzako_lurra_zulatzeko_makila