Bat nator @hazarrue|k hemen adierazi duen kezkarekin. "Nondik dator egiturazko zapalkuntza linguistiko honi, pentsamenduaren eta gizartearen analisi zolienen etxean, erantzun ezina?" https://jakin.eus/ondaretik/ondaretik-euskaltzale-baten-galderak-pentsamenduaren-klasikoak-bildumaren-aurrean/
[Ondaretik] Euskaltzale baten galderak 'Pentsamenduaren Klasikoak' bildumaren aurrean - JAKIN Dabilen pentsamendua
Ikasle edo irakasle izan, azken urteetan unibertsitatearen bueltan ibili dena gertatuko zen halako egoeraren batean. GRAL edo MAL edo antzekoak errebisatzerakoan bibliografiari begira zaude, badakizulako lana egin duzun moduaz nahi baino informazio gehiago ematen duela buztan-atal madarikatuak. Edo badakizulako berez lana xehe-xehe irakurrita egin behar zenukeela ebaluazioa, baina beste dozena erdi bat dauzkazula zain eta […]